Zubietako erraustegia

Erraustegiak ezkutatzen duenaz hitzaldia larunbatean, Aztarrikakoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 14a, 07:39

Ainhoa Intxaurrandieta eta Joxe Mari Irazusta ariko dira hizlari lanetan, larunbat goizeko 11:00etan Sutegin eskainiko den saioan. "Zer du erraustegiak ezkutuan?" galderaren bueltan jardungo dute, Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolaturiko hitzorduan. 

Joxe Mari Irazusta herritarrarekin batera, Ainhoa Intxarrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia gonbidatu dute Sutegira. Milaka herritarren urte luzeetako eskaerari bidea emanez, 2013ko azaroan Zubietako erraustegiko lanak geratzeagatik salatu zuten Iñaki Errazkin orduko foru ingurumen diputatuarekin batera egungo GHK-ren kudeatzaileek. 

40 milioitik eurotik gora ordaintzea eskatzen zieten biei erraustegiko lanak geratzeko erabakia hartu izanagatik. Madrilgo Kontu Auzitegiraino iritsi zen auzia, eta auzitegi hark bitan eman zien arrazoia EHBilduren ordezkari Intxaurrandietari eta Errazkini; erraustegia geratzea delitua ez zela izan aitortzearekin batera, 2013an eraiki nahi zen erraustegia gaindimentsionatua zegoela onartu zuen Kontu Auzitegiak.

Larunbateko hitzaldiaz gain, erraustegia geratzeko ekimen sorta antolatu da egun eta asteotarako. Hemen duzue agenda osoa:

ERRAUSTEGIA GERATZEKO AGENDA

Otsailak 14, ostirala
18:00-20:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.

 Antolatzailea:
GuraSOS.
18:00
Parrilada Mikel Laboa plazan.
18:45 Kalejira.
Antolatzailea: Ernai.

Otsailak 15, larunbata
11:00 Hitzaldia Sutegin: "Zer du erraustegiak ezkutuan?".
Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta eta Joxe Mari Irazusta.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 16, igandea
12:00-14:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.
Antolatzailea: GuraSOS.

Otsailak 22, larunbata
18:00 Inauteri Festako karrozari segika, gazteok Aztarrika! Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 27, osteguna
12:00 Ikasleen mobilizazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik.
19:00 Gazte mobilizazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Antolatzailea: Ernai gazte antolakundea.

Otsailak 29, larunbata
17:00 "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!" aldarripean, erraustegia geratzeko manifestazioa Donostiako Easo plazatik.
Antolatzailea: Larreko Mahaia.

Martxoak 3, asteartea
Erraustegia "ofizialki" piztu dezaketen balizko eguna.