6 langabetu gutxiago urtarrilean

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 17a, 09:26

Langabetu kopuruan beherakada izanez hasi dugu 2020a. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 215 langabetu zituen Usurbilek urtarrilean, abenduan baino 6 lagun gutxiago.

Abenduan 221 langabetu zenbatu baitzituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, urtarrilean 215. 2 langabetu gutxiago Buruntzaldean (2.943 abenduan, 2.941 urtarrilean) eta 764 langabetu gehiago Gipuzkoan (30.323 abenduan, 31.087 urtarrilean).

Usurbilgo datuetara itzulita, gizonezkoen artean gorakada txiki bat eman da, 97tik 98ra igo baitzen langabetu kopurua abendutik urtarrilera. Emakumezkoetan aldiz beherakada izan da 2019. urte amaieratik urte berri honen hasierara; 124tik 117ra.

Emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek, nahiz gizonezko gehiago kontratatzen segitzen den. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, joan den hilabetean ere emakumezkoak baino (161) gizonezko gehiago kontratatu ziren, 223. Guztira, 342tik 384ra igo da erregistraturiko lan kontratu kopurua urtarrilean. Aldi baterako hitzartu ziren gehienak, 358. 


USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko urtarrila
Usurbil: 215.     Buruntzaldea: 2.941.    Gipuzkoa: 31.087.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 62.
 

Emakumezkoak: 117.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 50.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 35.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 144.
Aurretik lanik gabe: 12. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 622.
Astigarraga: 241.
Hernani: 837.
Lasarte-Oria: 810.
Urnieta: 216.
Usurbil: 215.
Guztira: 2.941. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.087.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 384.
Aldi baterakoak: 358 (210 gizonezko, 148 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 261.
Sexuaren arabera: 223 lan kontratu gizonezkoenak, 161 emakumezkoenak.