EROskopoa

Otsaileko eroskopoa

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 1a, 13:03

Hemen duzue otsaileko EROskopoa. Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Aurtengo Santa Ageda eskea ezin duzu galdu, zerbait garrantzitsua gertatuko baitzaizu gau horretan. Badaezpada ere, hasi koplak errepasatzen. Hileko aholkua: Hartu makila eta... bat, bi, hiru. IEUP!

 

TAURUS

Sagardotegiko afariak pilatzen ari zaizkizu eta denbora gehiegi ematen duzu kupel eta txotx artean. Hileko aholkua: Noizean behin etxean geratzea ere ez dago gaizki.

 

GEMINI

Aurtengo inauterietan izugarrizko arrakasta izango duzu aukeratuko duzun jantziarekin. Hileko gomendioa: Karroza atera eta bertara igotzeko aukera duzu hauxe!

 

CANCER

"Otsaila katu hila" esaten du esaera zaharrak, hilabete honetan bikote bila ateratzen direlako. Zu ere antzeko ibiliko zara datozen asteetan. Hileko aholkua: Atera itzazu azkazalak!

 

LEO

Katarroa eta gripea harrapatzeko arrisku handia izango duzu hilabete honetan, beraz, ohean egon ahal duzun guztia. Hileko aholkua: Parazetamol andrea eta Ibuprofeno jauna izango dira zure lagunik kuttunenak.

 

VIRGO

San Valentin eguna gertu dago baina alde batetara utzi behar dituzu bonboiak, afariak eta loreak. Zerbait berritzailea egin behar duzu. Hileko aholkua: Zergatik ez duzu gonbidatzen errebotera jolastera Zubietara?

 

LIBRA

Santa Agedako makilen kolpeek lurrari esaten diote udaberria laster datorrela eta esnatzen hasi behar duela. Hileko aholkua: Espabilatzen hasi behar duzu, makilakada zuk jaso nahi ez baldin baduzu!

 

SCORPIUS

Nork esan du Usurbil ez dela erromantikoa? Otsaila maitasunaren hilabetea da eta ibilaldi ezin ederragoak eman ditzakezu herritik atera gabe. Hileko aholkua: Erriberako paseoak ez du sekula hutsik egiten!

 

SAGITARIUS

Sagarrondotik Sagardora ikastaroan izena ematea komeni zaizu, usurbildarra edo Usurbilen bizi bazara nahitaezkoa duzulako gai hau menperatzea. Hileko aholkua: Nork daki, beharbada hemendik urte batzuetara sagardogile bihurtuko zara!

 

CAPRICORNIUS

Saiatu zaitez aurtengo inauterietan mozorro apurtzailea, originala sortzen. Hileko aholkua: Aurtengo gaia dantza denez, zergatik ez zara ausartzen Olivia Newton-John edo John Travolta Grease pelikulan agertzen ziren bezala ateratzen? YOU ARE THE ONE THAT I WANT! U,U,UUUUU!

 

AQUARIUS

Zure bizitzak zentzu askorik ez duela pentsatzen ari zara azken bolada honetan. Erronka berriak aurkitu behar dituzu. Hileko aholkua: Euskaraldiko taldean primeran pasatzen dutela esan didate...

 

 

PISCIS

Zure urteak ospatzeak on egingo dizu, beraz, gonbidatu lagun guztiak eta gozatu azken eguna izango balitz bezala! Hileko aholkua: Gainera, gustatzen ez zaizkizun opariak Interneten jarri ditzakezu salgai.