EHBilduk deitutako batzarra 18:30etan Potxoenean

Ostegun honetarako, otsailaren 20rako, herri bilera deitu du Usurbilgo EHBilduk 18:30etan Potxoenean. Koalizioaren Gipuzkoako koordinatzaile eta Orexako alkate Eneko Maioz gonbidatu dute hitzordura.

"Erronkaz beteriko urtea datorkigu! Otsailaren 20an izango dugun herri batzarrean erronka hauek landuko ditugu (hauteskundeak barne) eta herriko EHBilduko taldearen eraketa prozesua izango ditugu!", iragarri du koalizioak sare sozialen bidez.

Hauteskundeak izango dituzte mintzagaien artean, Eusko Legebiltzarra berritzeko apirilaren 5erako deitua dagoen bozketa eguna. Hitzordu honi begirako prestaketak abian dira. Gogoan izan, posta bidez bozkatzeko epea zabalik da jada:

#A5 Hauteskundeak
-Otsailak 11: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
-Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
-Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
-Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
-Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
-Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
-Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 4: hausnarketa eguna.
-Apirilak 5: hauteskunde eguna.