✗
Bizitza honetan dena ez dago gure esku, eta horixe plazaratzera etorri dira Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleak. "Gure esku ez dauden gauzak" izeneko inauterietako emanaldia eskaini dute bazkalostean, Oiardo Kiroldegian.