Inauteri Festa 2020

Kalejiren Inauteri Festa Udarregikoek abiatu zuten atzo

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 22a, 10:08

Inauterietako emanaldien artean, mozorro festa giroa herrira plazaratu zuten Udarregi Ikastolako LH eta DBH-ko ikasle zein irakasleek, kalejira koloretsu batekin.

Ikastolako eremutik kanpo, Udarregikoen inauterietako ospakizunak herrira zabaltzeko apustua egin zuten duela urte batzuk. HH, LH eta DBHkoen Oiardo Kiroldegiko ikuskizun bakarra hirutan zatitu zuten. Egun zikloka eskaintzen dituzte ikuskizunak eta tartean, irudiotan duzuen desfile koloretsuan irten ohi dira LH eta DBHko ikasle zein irakasleak.

Ikuskizun bakar batetik, Inauteri Festa egun oso bat eraiki du azken urteotan Udarregi Ikastolak. Irekia dena, herriara zabaldu eta herriarekin partekatu nahi dutena. Atzo bezala. HH-koek frontoian, LH eta DBH-koek Kiroldegian eskaini zituzten ikuskizunen artean, Kaxkoa zeharkatu zuen desfile koloretsuan irten ziren. Irudiotan bildu genuen.