Inauteri Festa 2020

Sorterri ezberdinetako dantzarien bilgunea Inauteri Festa

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 22a, 18:00

Jatorri ezberdinetako kulturak, musika... eta dantzen oholtza dugu gaurkoan Usurbil! Inauteri Festa egunak, giro eguzkitsuarekin batera, dantzari uholdea ekarri du. Sorterri ezberdinetakoak, dantza estilo anitzetakoak... Bikoteak, belaunaldi ezberdinetako kideak, eta denetariko lagun koadrilak erakarri ditu mozorroen jaialdi egun handi honek. Festa hasi besterik ez da egin. Gaur, plazara, dantzara!

Segidan dituzue, eguerdi partean dantzari talde ezberdinei ateratako hainbat irudi. Milesker NOAUA!ren kamera aurrean agertzeko prestasuna adierazi duzuen guztioi! Iluntzean argazki gehiago.