Inauteri Festa 2020

Dantzarako gogoak ez du etenik izan Inauteri Festa osoan zehar

Sorterri eta estilo guztietako dantzarien topagunea izan da herria aurtengo Inauteri Festa egunean zehar. Eguerditik parranda giro betean zirenei batu zaizkie arratsaldean, jai giroan goizaldera arte murgiltzeko asmotan zirenak; dantzari harrobi berria alegia. Batzuek zein besteek, dantzarako maila, baina batez ere gogo argia erakutsi dute. Mozorro originalak, landuak eta dantzarien "paperean" sartuak guztiak. Irudiok horren lekuko.