Kea darion erraustegia plazan, Usurbil idatzia daraman heriotza sinbolizatzen duen gurutzeak, erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko banderolek edota azken egunotan hedabide batean albiste izan den Usurbilgo San Juan suari buruzko kartelak inguratua.
Usurbilgo plazatik mugitu gabe, etorkizuneko belaunaldia, gazteena, lurrean etzanda, hilda. Irudi honekin abiatu du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak Inauteri Festa egun honetarako iragarria zuen "performanzea".
Aurrez urte luzez ere bazen, eta azken asteotan, Zaldibarko zabortegiak eragin duen era anitzetako hondamendiak are gehiago indartu duen kezka eta haserrea plazaratu dute. Erraustegiaren proiektuak dakartzan ondorioak salatu nahi izan dituzte. Halako azpiegiturarik gabe bizi nahi dutela aldarrikatu dute, aire garbia arnastu nahi dutela.
"Performanze" ekitaldirako mezuok biltzen dituen abesti egokiena hautatu dute; 2011ko martxoan, duela 9 urte, Zubietako plazan grabatu zen "flashmob" ekimenerako sortu eta baliatu zena. Milaka lagun dantzan jarri zituen "Hartu nahi dut arnas" kanta ezagunaren koreografia dantzatu dute.
"Flashmob" hartatik, hamarkada bat igaro da baina zoritxarrez, abestiak gaurkotasun handia izaten segitzen du abiatu berri dugun 2020. urte honetan ere. Hamarkada bat beranduago, erraustegia eraikia eta guztiz martxan jartzear dute. Gogora dezagun, kantak aldarrikatzen duena:
"HARTU NAHI DUT ARNAS"
Oh-oh-oh-oh-oooh!hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah aaah! Broma broma da ba kontainer aurrean hartzazu ba arnas (bis)
Plastikoa dut sudur zuloan, papel albala berriz enpastetan, begietan, ke beltza begietan.
Ez nau halare itsutuko, atez ate bilatu ta azkenean ikusi det, argiya ikusi det.
Lanean nahi zaitut, etxean behar zaitut, zero zabor, nire arnas...
Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh, oh, oh...
Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas
Oh-oh-oooh-oh! hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah ah-aaah! broma broma ba da kontainer aurrean hartzazu ba arnas Ua ua ua...
Iritsi da, hau da momentua, elkar gaitezen, berandu baino lehen,
iritsi da, hau da momentua, erabaki, ez pasatzen utzi, ez pasatzen utzi,
berandu baino lehen, hartu nahi dut arnas, hartu nahi dut arnas.
Oh-oh-oh-oh-oooh!hartu nahi dut arnas (bis)
Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh oh oh oh oh
orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas
Oh-oh-oooh-oh-oh!hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah ah-aaah! broma broma da ba Gipuzkoa garbi, errausketarik EZ!