Bilera irekia Martxoaren 8ko ekimenen antolakuntza lanak bideratzeko izango da. Dagoeneko hainbat hitzorduren berri jaso dugu. Datorren Martxoaren 8a, egun bakarrera ez, hilabete osora hedatuko da.
2020ko MARTXOAREN 8A
Otsailak 28-martxoak 31
Lurdes Huetaren argazki erakusketa Artzabal jatetxean.
Antolatzaileak: M8 taldea eta Usurbilgo Udala.
Martxoak 1, igandea
10:30 31. Lilatoia Donostiako Bulebarretik. Informazio gehiago: lilaton.es
17:00-19:00 Emakumeen zirkulua Santuenea Elkartean.
Saioen egutegia: martxoak 1, apirilak 5, maiatzak 10 eta ekainak 21.
Informazio gehiagorako eta doan izena emateko: 670 027 731.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
Martxoak 6, ostirala
18:30 Dantzipuinak emanaldia Sutegin, Ixabel Agirrerasobe kontalariarekin eta Sebastopol dantza eskolako kideekin. Emakumeen inguruko ipuin eta dantzak elkartuta sortu duten emanaldia.
21:00 Bertso-afaria Artzabal jatetxean, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartrarekin. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Txartelak: 18 eurotan salgai Artzabal jatetxean, otsailaren 26tik aurrera.
Martxoak 8, igandea
Mobilizazio eguna:
12:00 Mobilizazioak herrietan.
18:00 Mobilizazioa Donostian.
Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.
Martxoak 11, asteazkena
19:00 Uxue Alberdiren “Jenisjoplin” eleberriaren inguruko euskarazko irakurketa-solasaldia ikuspegi feministatik Sutegi udal liburutegian, Kattalin Miner idazle eta kazetariarekin. Liburuaren aleak aurrez eskuragarri liburutegian.
Martxoak, 13, ostirala
18:30 Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako irabazle Maider Usabiagaren “Bidaia intimo eta gogoangarria Alpeetan barna” solasaldia Sutegi udal liburutegian.
Martxoak 28, larunbata
9:00-14:00 (goizekoa betetzen bada 15:00-20:00 artean bigarren saioa) “Jada maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: autoestimua eta autozaintza feminista” tailerra Coral Herrerarekin Potxoenean (erdaraz). Izen ematea doan, bideotatik: parekidetasuna1@usurbil.eus/ 943 377 110.
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak izan ditzake.
Antolatzaileak: M8 taldea eta Usurbilgo Udala.