Udal idazkari lanpostua betetzeko deialdira eskabideak aurkezteko epea asteazkenean itxiko dute

"Usurbilgo Udaleko Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa), bitarteko izaeraz eta oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko oinarriak" kaleratu zituen hilabete hasieran Usurbilgo Udalak. Udalak berak gogorarazi duenez, interesdunek otsailaren 26ra arte aurkez ditzakete eskabideak.

Lan deialdi honen asmoa, "Usurbilgo Udalean hutsik dagoen Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa) bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea da, oposizio-lehiaketa sistema bidezkoa, lanpostu hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte. Plaza hori Usurbilgo Udaleko plantillan txertatuta dago".   

Hautaketa prozesua bi faseetan banatuko da: proben bidez gauzatuko den oposizioaldia izango da batetik, izengaien merezimenduak baloratuko dituen lehiaketaldia bigarrenik.

Parte hartzeko oinarrizko betebeharrak, 16 arte beteak izatea, "lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea", 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.

Deialdiko eskaera orriak aurkezteko otsailaren 26ra arteko epea izango dute interesdunek.

Prozedura
Eskaerak aurkezteko epea itxi ostean, "alkatearen ebazpenaren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta udal webgunean (usurbil.eus)".

Zerrendok argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, "izangaiek erreklamazioak aurkezteko edo eskabideak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute". Halakorik ez balego, zerrendok behin betiko onartutzat joko dira. Bestela, "onetsiak ala ezetsiak izango dira behin betiko zerrenda onartzeko hartu beharko den beste ebazpen batean. Aipatu ebazpena lehen adierazitako era berean argitaratuko da".     

Prozeduraren jarraipena usurbil.eus atariaren edota udal iragarkien taularen bidez berri emango du Udalak.

Informazio gehiago hemen: otsailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala