Zubietako erraustegia

Babes zabala jasotzen ari da erraustegia geratzeko larunbateko Donostiako manifestazioa

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 26a, 11:19

Udarregi Ikastolako langileak, manifestazioko kartelak eskuetan. Argazkiaren egilea: Udarregi Ikastola.

Erraustegiaren kontratua eten eta herriaren hitza aintzakotzat hartua izatea eskatzeko, erraustegia geratzea galdegiteko alegia, manifestazioa deitu du larunbaterako (otsailak 29) Larreko Mahaiak Donostian (17:00etan Easo plazatik), "osasuna, klima eta ekonomiagatik, ez erre etorkizuna!" aldarripean. Babes zabala jasotzen ari da hitzordua.

Kontuan izan, Larreko Mahaiak bizi dugun larrialdi ekologikoari aurre egiteko eragile sindikal, ekologista eta sozial anitz biltzen dituela. Euskal gehiengo sindikala batetik (ELA, LAB, CCOO, EHNE, STEILAS, ESK, HIRU...). Eragile ekologistak; Eguzki, Greenpeace... Eta eragile sozial anitz: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Osasuna eta Errrausketa Ikerketa Extinction Rebellion, Ernai gazte antolakundea, ikasleen sindikatuak... Segidan dituzue zerrendatuak.

Begi bistakoa da honenbestez, larunbateko mobilizazioak denetariko eragileen babes zabala jasoko duela. Usurbildar norbanako, eragile nahiz erakundeena ere bai. Albiste honi atxikitako argazkia duzue horren lekuko. Erraustegia ikastolako leihotik begi bistan duten Udarregi Ikastolako langileek ere bat egin dute larunbateko mobilizazioarekin. 

LARREKO MAHAIAREN DEIALDIAREN BABESLEAK:
-Errausketaren Aurkako Mugimendua.
-Greenpeace.
-GuraSOS.
-Ekologistak Martxan.
-Eguzki.
-ELA.
-LAB.
-CCOO.
-STEILAS.
-ESK.
-HIRU.
-Ernai.
-Ikasle sindikatua.
-Extinction Rebellion.
-Haritzalde.
-EHNE.
-Etxalde.
-EHBildu.
-Elkarrekin Podemos.
-Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT).
-Satorralaia.
-OlatuKoop.
-Urtarrilak 25, gure arnasaren alde.
-Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.