Martxoaren 8a

Emakumeen Egunari lotutako bertso-afarirako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 26a, 08:54

Duela urte gutxi Artzabalen ospaturiko Emakumeen Eguneko bertso-afaria.

Martxoaren 6an Artzabalen ospatuko den hitzordura gonbidatu dituzte, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra. Amaia Agirre arituko da gai-jartzaile lanetan. Bertso-afaritarako txartelak salgai izango dituzue gaurtik Artzabalen bertan.

Iazko greba eta planto egun historikoaren ondotik ate joka dugu berriz Martxoaren 8a. Ekimen anitz antolatu dira Usurbilen, Emakumeen Egunaren harira. Tartean, aipatu moduan, hilaren 6ko bertso-afaria Artzabal jatetxean. Txartelak salgai dituzue gaurtik (otsailak 26), hitzordua ospatuko den gunean bertan 18 eurotan.

Gure Pakea Elkartearen egoitza den tokitik bertatik mugitu gabe, Lurdes Hueta argazkilariaren Martxoaren 8ari lotutako irudi bilduma ere ikusgai izango duzue asteotan. Eta hitzordu gehiago ere ospatuko dira. Hemen gaurkoz iragarri direnak: 

2020ko MARTXOAREN 8A
Otsailak 28-martxoak 31
Lurdes Huetaren argazki erakusketa Artzabal jatetxean.
Antolatzaileak: M8 taldea eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 1, igandea
10:30 
31. Lilatoia Donostiako Bulebarretik. Informazio gehiago: lilaton.es

Martxoak 6, ostirala
18:30 
Dantzipuinak emanaldia Sutegin, Ixabel Agirrerasobe kontalariarekin eta Sebastopol dantza eskolako kideekin. Emakumeen inguruko ipuin eta dantzak elkartuta sortu duten emanaldia.
21:00 Bertso-afaria Artzabal jatetxean, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartrarekin. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Txartelak: 18 eurotan salgai Artzabal jatetxean, otsailaren 26tik aurrera.

Martxoak 8, igandea
Mobilizazio eguna:
12:00 Mobilizazioak herrietan.
18:00 Mobilizazioa Donostian.
Deitzailea: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

Martxoak 11, asteazkena
19:00 
Uxue Alberdiren “Jenisjoplin” eleberriaren inguruko euskarazko irakurketa-solasaldia ikuspegi feministatik Sutegi udal liburutegian, Kattalin Miner idazle eta kazetariarekin. Liburuaren aleak aurrez eskuragarri liburutegian.

Martxoak, 13, ostirala
18:30 
Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako irabazle Maider Usabiagaren “Bidaia intimo eta gogoangarria Alpeetan barna” solasaldia Sutegi udal liburutegian.

Martxoak 28, larunbata
9:00-14:00 (goizekoa betetzen bada 15:00-20:00 artean bigarren saioa) 
“Jada maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: autoestimua eta autozaintza feminista” tailerra Coral Herrerarekin Potxoenean (erdaraz). Izen ematea doan, bideotatik:
parekidetasuna1@usurbil.eus/ 943 377 110. 

Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak izan ditzake.
Antolatzaileak: M8 taldea eta Usurbilgo Udala.