Martxoaren 8ari, hezkuntza eta etxebizitza gaiei lotutako udalbatzarra gaur

Martxoaren 8ari begirako erakunde adierazpena, udal etxebizitzei lotutako bi gai, Udala eta ikastolaren arteko hitzarmena eta "OinHerri, Herri Hezitzailea" egitasmoa hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek, ostegun honetarako (otsailak 27) deitua dagoen udalbatzarrean.

Ohi bezala, udalbatzarra ostegunean (otsailak 27) arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Udaleko pleno aretoan. Hemen duzue udal ordezkariek ahotan hartuko duten gai zerrenda osoa:

UDALBATZARRA
Eguna: otsailak 27, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko urtarrilaren 20tik otsailaren 21era (2020/0029-2020/0137).
2-Usurbilgo Udaleko Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa arautuko duen erregelamendua hasieraz onartzea.
3-Alokairu sozialean eman beharreko udal etxebizitzen errentariak onartu eta hautatzeko oinarriak hasieraz onartzea.
4-2008/08/29an Udarregi Ikastola eta Usurbilgo Udalaren artean sinatutako hitzarmena urtebetez luzatzea.
5-Usurbilgo herria "OinHerri, Herri Hezitzailea" egitasmoan sartzeko hitzarmena.
6-Adierazpen Instituzionala: Martxoaren 8a.
7-Galdera-eskaerak.