Astearte goizaldeko 3:00ak geroztik abisu horian gaude. "Hego/hego-mendebaldeko haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, haize-boladak 70-80 kilometro orduko ingurukoak izan daitezke", Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, gaur eguerdiko 12:00ak arte.
12:00etatik 18:00etara ordea haize bolada gogorragoak izan ditzakegu. Horregatik alerta laranja izango da indarrean ordu tarte horretan, haizeguneetan. "Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta haize-boladek kilometro orduko abiadura gaindi dezakete Bizkaia eta Gipuzkoako haizeguneetan, bereziki kostaldean".
Haizeguneak ez diren tokietan aldiz, "mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 80 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete".
Gauerako barealdia
Giro honekin, astearte honetan Usurbilen "giro goibel eta euritsua izango dugu. Arratsaldetik aurrera euria urriagoa izango da. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, gauean indarra galdu egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".
Bihar (martxoak 4), "goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Arratsalde-gau partean atertuz joango da. Hego-mendebaldeko haizea nagusi, eguerdi aldera mendebal/ipar-mendebaldekoa ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus