Adierazpeneko bi puntuetako lehenak hala dio. Udalak erabaki duela, “emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorraren bidean aurreratzeko neurri sorta bat garatzea udalerrian, beharrezkoak izango diren baliabide guztiak bermatuz”. Hiru neurri hartzea aurreikusten dute: udal aurrekontuak genero ikuspegitik aztertzea, udal konpromisoen bideragarritasuna bermatuz; udalerriko zaintzen errealitatea aztertzea genero ikuspegitik, eta errealitate hau hobetzeko neurriak abiaraztea; azkenik, ahalduntze ikuspegi feministatik “Jabekuntza Eskolak, Emakumeen Etxeak eta beste espazio autogestionatuak bultzatu edo indartzea”.
Bestetik, identifikaturiko emakume zein kolektibo feministei parte hartze bideak irekitzea, identifikaturiko jardueren diseinutik ebaluazioraino parte hartu ahal izateko, haien iritzia kontuan izanda.
Subiranotasun feminista
Azken urteotako mobilizazio eta bi greba feministen ondotik, erakunde adierazpen honen arabera, “beharrezkoa da printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea”. Pertsonen, berdintasunaren eta justiziaren aldeko konpromisoa hartzeko prozesu demokratikoak planteatzea ezinbestekotzat jotzen du, erabaki guztiak tokian bertan hartuta; adierazpenak subiranotasun feminista aldarrikatzen du alegia, “emakume guztien askatasunak berreskuratzeko eta eskubideak zabaltzeko”.
Segidan duzue udalbatzak iragan asteko osoko bilkuran aho batez onartu zuen erakunde adierazpena: