EROskopoa

Martxoko eroskopoa

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 3a, 16:51

EROskopoa hemen da! Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Udaberria iritsiko da hilabete honetan eta zu ere San Jose loreak bezala loratuko zara. Hileko aholkua: Lorea izanagatik ez duzu zertan kolonia botila guztia soinean bota beharrik!

 

TAURUS

Etxetik lanera eta lanetik etxera, hori da zure errutina. Dagoeneko aurpegia ere zimelduta daukazu! Bidaia-sorpresa bat egitea ez litzaizuke gaizki etorriko. Hileko aholkua: Belmonte oso polita egoten da garai honetan.

 

GEMINI

Martxoaren 8ko egunak aukera emango dizu jende zoragarria ezagutzeko. Beraz, hasi ateratzen armairutik arropa more guztia! Hileko gomendioa: Eta gogoratu aurtengo leloa zein den: Patriarkatuari KAR, KAR, KAR!

 

CANCER

Bihotza taupaka jartzen dizun norbait ezagutuko duzu hilabete honetan. Zerbait originala, zerbait berria egin behar duzu haren arreta lortzeko. Adibidez, Oria ibaitik alan paseo bat ematera gonbidatu dezakezu. Hileko aholkua: Maite ditut gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkidanean...

 

LEO

Aitaren eguna gerturatzen ari da eta dagoeneko ez dakizu zureari zer oparitu. Barruko arropa, pijama, galtzerdiak,… oso ikusiak daude eta zerbait ikusgarria pentsatu behar duzu. Hileko aholkua: Igeldoko Montaña Suizan bidaia batek txundituta utziko du!

 

VIRGO

Negua atzean uzten ari gara, eta lurra esnatzen ari den den bezala, naturarekiko konexioa handitu beharko zenuke. Hileko aholkua: Fruta-arbolen txertaketa nola egiten den ikastaroan izena eman, eta gutxienez zuhaitz bat besarkatu egunean behin.

 

LIBRA

Triste zaude oraindik ez zarelako sagardotegira joan. Lasai, ziur gaude zure lagunek ez dutela aitzakia askorik beharko animatzeko. Hileko aholkua: “Usurbildarrek daukate, sagardo alkate” kanta bi ahotsetara entseatzen hasi.

 

SCORPIUS

Mens sana in corpore sano dio esamolde zaharrak. Ondo dago eliptika zure lagunik onena izatea, baina hilabete honetan buruari ere gimnasia pixka bat eman beharko zenioke. Hileko aholkua: Kiroldegiko txartelaz gain, liburutegikoa ere atera!

 

SAGITARIUS

Esaera zaharrak horrela dio: Udaberria, odol berria. Hormonak borborka izango dituzu eta ondorioz aztoratuta ibiliko zara. Hileko aholkua: Noizean behin hartu ezazu ezki-lore infusio bat, grinak lasaitzeko.

 

CAPRICORNIUS

Santixabelak prestatzeko bilerak dagoeneko martxan dira. Zeren zain zaude bertan parte hartu eta proposamenak egiteko? Hileko aholkua: Ez, ez dut uste txaranga 24 orduz kontratatzea onartuko dutenik...

 

AQUARIUS

Hilabete honetan alergiak ez dizu bakerik emango, beraz, prestatu itzazu mukizapi eta enparauak, begiak eta sudurra gorri-gorri izango dituzu eta. Hileko aholkua: Erriberako paseoa egiteko ez duzu garairik onena, lastima!

 

PISCIS

Urte bat gehiago egingo duzu eta denbora gero eta azkarrago pasatzen dela iruditzen zaizu. Bizipoza berreskuratzeko garaia da. Hileko aholkua: Zergatik ez duzu frontoian urtebetetze festa erraldoia antolatzen?