Enrike Huizi eta Mikel Landa, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalean

Pagazpe Pilota Elkarteko bi jokalariek urteak egin dituzte elkarrekin jokatzen. Bikote sendoa osatzen dute. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalera iritsi dira. Urnietako Loitegi-Esnaolaren aurkako norgehiagoka larunbat honetan jokatuko da Irurako Ametsa frontoian.

Martxoak 7 larunbata, 15:45h Irura-Ametsa trinketa

Eskuz binaka, nagusien 1. maila:

PAGAZPE (Huizi-Landa) / URNIETA (Loitegi-Esnaola).

 

Eskuz binaka, nagusien 2. maila:

HERNANI 1 (Arizmendi-Aldunberri) / EPLE (Azpiroz-Chiapuso).

 

Xare, nagusiak: 

BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz).

 

 

Martxoak 8 igandea, 11:00h Irura-Ametsa trinketa

Eskuz binaka, kadeteak:

BEHAR ZANA (Aranburu, E.-Aranburu, O.) / HERNANI 2 (Alegria-Arluziaga).

 

Eskuz binaka, jubenilak:

OIARPE 1 (Aranburu-Zalakain-Landa) / HERNANI 1 (Mujika-Oiarzabal).

 

Argazkia: gipuzkoapilota.eus