Oraindik amaitu ez den negu giroa egunotan; egokitzen dena alegia. Euskalmet meteorologia agentziaren arabera ostegun honetan (martxoak 5) Usurbilen, "zerua oso hodeitsu egongo da. Goizean euria egingo du, arratsalde-gau partean zaparradak botako ditu noizbehinka. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da; minimoak azken orduetan neurtuko dira". Bihar (martxoak 6), "zerua oso hodeitsu eta zaparradak sarri botako ditu. Noizbehinka trumoi-ekaitza eta txingorra izango dira. Ipar-mendebaldeko haize gogorra ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira".
Haizeagatik eta euriagatik abisu horian igaroko ditugu datozen hiru egunok:
Martxoak 5, osteguna
12:00-18:00 Abisu horia haizeagatik: haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezake, haizeguneak ez diren tokietan 80 kilometro orduko abiadura.
Martxoak 6, ostirala
03:00-21:00 Abisu horia haizeagatik: 100-110 kilometro orduko abiadura gaindi dezake haizeak haizeguneetan, 80 kilometro ordukoa haizeguneak ez diren tokietan.
Martxoak 6-7, ostirala eta larunbata
06:00-06:00 24 orduz (martxoaren 6ko 6:00etatik martxoaren 7ko 6:00ak arte) abisu horia prezipitazio iraunkorragatik: "Gipuzkoako zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean".
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Martxoak 5, osteguna
"Gaur haizea zakar ibiliko da eta prezipitazioa ugaria izango da ipar partean. Goizean giro ilun eta euritsua espero dugu lurralde osoan; arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira eta kantauri isurialdean eragingo dute gehienbat. Ez da baztertzen trumoitsuak izan daitezkeenik. Goizaldean ibili den hego-haizeari esker, tenperatura maximoak lehen orduetan neurtuko dira. Goizak aurrera egin ahala haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta arratsaldean nabarmen indartuko da. Orduan freskatzera egingo du eta bolada oso gogorrak neurtuko dira, batez ere kostaldetik gertu.".
Martxoak 6, ostirala
"Ostiralean giro hotza eta euritsua nagusituko da. Zaparradak ugariak izango dira eta sarri botako ditu, batez ere kantauri isurialdean; tarteka ekaitzak joko du eta kazkabarra egin dezake, bereziki egunaren lehen zatian. 800-1000 m-tik gora prezipitazioa elur moduan egingo du, baina baliteke puntualki elur-kota beherago egotea, bereziki goizean. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, bolada gogorrekin, eta hotz sentsazioa areagotuko du.".
Martxoak 7, larunbata
"Larunbatean egoerak lasaitzera egingo du egunak aurrera egitearekin batera. Eguna prezipitazio eta zaparradekin hasiko dugu eta berriz ere ipar partean ugariagoak izango dira, bereziki ekialdean. Arratsaldean pixkanaka atertuz joango da eta eguna amaitzerako ostarteak zabalduko dira. Elur-kota 1000 m ingurukoa izango da hasieran, baina bizkor igoko da; arratsaldean 1500 m-tik gora ibiliko da. Hasieran ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta ahultzera egingo du ondoren. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira. Mendi inguruetan izotza botako du.".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus