Euskarazko film labur berrienak martxoaren 15ean Sutegin, NOAUA! K.E.-ren eskutik

Guztira euskarazko film labur proiektatuko ditugu doan, martxoaren 15ean arratsaldeko 18:00etan Sutegin. Gainera ikus-entzunezko lan hauetako baten zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango dugu.


<div class="tk-photoinfo"><a href="/argazkia/58393"><img src="https://noaua.tok-md.com/argazkiak/yAm/cache/200303laburbira_tokikom_700x700.jpg"></a><div class="tk-photofooter"></div></div>"Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!". Hortxe NOAUA! Kultur Elkartea kide duen Euskaltzaleen Topaguneak hamaseigarrenez antolatu duen Laburbirara joateko luzatu digun gonbita.

Laburbirak helburu bikoitza bete nahi du antolatzaileen esanetan; "euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua".

Euskarazko film laburren emanaldia dugun Laburbira, Euskal Herriko 33 herrietan barrena eskainiko da, martxoaren 9an hasi eta apirilaren 8ra arte. Baita Euskal Herritik kanpo ere, Valladoliden, Valentzian, Londresen eta Parisen. Ohi bezala Usurbila, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik helduko da. Martxoaren 15ean eskainiko dugu 18:00etan Sutegin.

Euskarazko 9 film labur proiektatuko ditugu, sarrera doakoa izango duen emanaldian:

"Gau Beltza"
Zuzendaria: Beñat Iturrioz.
Gidoilaria: Euskaltzaleen Topagunea.
Ekizpena: Bira Produkzioak.
"Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berrasmatzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean murgildu da Euskaltzaleen Topagunea. Dokumental honek egindako ibilbidea jaso, eta datorrenari bidea zabaltzen dio".


"Urak dakarrena"
Zuzendariak eta gidoigileak: Leire Icaran, Nerea Ansola, Goretti Serrano, Naia Arantzamendi. 
"Hondartzara bidean zihoazen neska bik zorro bat aurkitzen dute lurrean. Zeinena ote da? Ze misterio gordetzen du zorro horrek?".



"Anti"
Zuzendaria eta gidoilaria: Josu Martinez.
Argazki zuzendaria: Hibai Castro.
Aktoreak: Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé, Ximun Fuchs, Maika Etxekopar, Xan Leon Indart, Txomin Zubieta eta Baigorriko ikastolako haurrak.
Ekoizleak: Mikel Arredondo Bilbao eta Katti Pochelu.

"1920ko negua da Bizkarsoro herri ttipian. Gerla Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die, zigor eta umilazioen bidez".


"Tigre bat"
Zuzendari eta gidoilaria: Amaia San Sebastian.
Argazki zuzendaria eta editorea: Amaia Dominguez.
Soinua: Amaia San Sebastian.
Aktoreak: Amaia San Sebastian, Joxe Erauntzetamurgil, Lore Erauntzetamurgil, Alai Erauntzetamurgil.

"Emakume baten gorputza, emakume berarena, erakusleku bihurtzen da guretzako. Emakumeak zer jantzi, zer estali eta zer ez erabakitzean, guk berari etiketak jartzeko, gure aurreiritziak eta bildurrak beregan botatzeko".


"Pil pil"
Gidoilaria eta zuzendaria: Kristina Zorita.
Aktoreak: Miren Gaztañaga  (Miren), Sara Cozar (Ane), Josean Bengoetxea (Ertzaina), Vega Iguaran (Ertzaina), Silvia Manzana (Ertzaina).
"Gau bat. Biribilgune bat. Keinukariak. Polizia auto baten keinukariak. Afari luze baten ondoren, bi neska gazte alkoholemia kontrol batean gelditzen dituzte. Horietako bat polizia batekin lehia dialektiko batean hasten da nork egin bakailu onena. Indarrak neurtu ez, eta neskak polizia-etxean bukatzen du zerratuta.  Euforia jaitsita, atxilotuak sineskaitz heltzen dio gau surrealistari".


"Mamarro"
Zuzendaria: Ibon Iza.
Gidoilaria: Urtzi Uriarte, Imanol Garcia, Joseba Rodriguez, Ibon Iza.
Aktoreak: Jare Iza, Iradi Iza, Enara Gallastegi, Olatz Olmo, Amaiur Gorrotxategi, Txaber Lazpita, Txomin Gorrotxategi, Amaia Aranburu, Zefe Ziarrusta.
"Umeek eta mozkorrek ez dute gezurrik esaten, hori dio esaera zaharrak, hala ere, batzuetan jolasak joko bihurtzen dira".


"Kateak"
Zuzendaria eta gidoigilea: Yolanda Mazkiaran.
"Paleolitikotik gaur egun arte Euskal Mitologiaren Andereak jasan dituen eraso handien kontakizun laburra".


"Jauzi bat eta prixt"
Zuzendaria: Maitane Hernandez–Eyheramonho.
Ekoizlea: Conor McNeill.
Gidoia: Maitane Hernandez–Eyheramonho.
"Irudi eta dantzaren bidez, film labur esperimental honetan, ondare, kultura, feminismo eta familiaren kontuak islatzen ditu Maitane Eyheramonho zinemagileak".


"Harria herria"
Zuzendaria: Dimegaz Kultur Elkarteko Janire Etxabe.
Gidoilaria: Janire Etxabe.
Musikariak: Oreka TX.
Abeslaria: Miren Narbaiza.
Harrijasotzailea: Karmele Gisasola.
Dantzariak: Naiara Arrizabalaga, Maite Kaltzakorta, Janire Etxabe, Irune Uriarte eta Naia Negredo.
"Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak parte hartu dute".