Eskubaloia, futbola eta trinketeko Pagazpekoen finala, asteburuko kirol agendan

Usurbilgo kirol taldeak, asteburu berri baten atarian dira. Futbol neurketak izango ditugu Haranen, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Trinketeko finala jokatuko du bestalde Pagazpek.

FUTBOLA HARANEN
Martxoak 7, larunbata
9:30
Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta 5
10:45 Infantil mutilak: Usurbil A-Billabona
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna SD B
16:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ostadar SKT A

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Eskola Kirola
Martxoak 7, larunbata
9:30 
Alebin mutilak: Udarregi 6B-Udarregi 5A
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 6A
11:00 Infantil mutilak, Diputazio Torneoa: Udarregi A Usurbil-Ereintza Beissier
12:30 Infantil neskak, 2. fase finala: Udarregi B Usurbil-Irauli Eskubaloia Bat

Usurbil K.E.
Martxoak 7, larunbata
16:45 
Kadete neskak, Diputazio Torneoa: Usurbil K.E.-Aiala B ZKE
18:30 Senior neskak, Euskadiko Txapelketa: Usurbil K.E.-CB Jarrilleras

TRINKETA
Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatuko du eskuz binaka nagusien 1. mailan Pagazpe Elkarteko ordezkari Huizi-Landa bikoteak, larunbat arratsaldean (martxoak 7) 15:45ean Irura-Ametsa trinketan. Urnietako Loitegi-Esnaola bikotea izango dute aurkaria.