"Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 6a, 09:06

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoaren baitako hirugarren saioa larunbat honetan bertan. Saio gehiago ere badatoz asteotan.

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
Otsailetik urrira luzatuko da Alkartasuna Kooperatibak, Sagarkik, Bizi Sagardoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ikastaro praktikoa. Martxoko saioetan aldaketak izan dira. Hona hemen hitzorduon egutegi eguneratua:
-Martxoak 7: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia. 
-Martxoak 14:  "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
-Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
-Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
-Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
-Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
-Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
-Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.
Oharrak:
-Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
-Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.
-Lehen saioan izan ezik, gainerakoak 9:00-13:00 artean.

Ikastaro osoaren prezioa: 99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

KzGunera datozen ikastaroak
16:00-20:00 artean zabalduko dute hilabete osoan KzGunea. Hemen bertara datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 13-16, 16:00-18:00 "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak".
-Martxoak 17-30, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Martxoak 26-27, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Martxoak 30-31, 18:00-20:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 37/943 023 684/ tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldearen ikastaroa
Gogoan izan, astelehenero biltzen dira kantu zaleak, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Hilabeteko azken larunbatetan atera ohi dira plazara, kantura. Martxoan, hilaren 28an, 12:30-14:00 artean, Mikel Laboa plazatik abiatuta. 

Ibai Arrietaren argazkilaritza ikastaroak
"Usurbilen barna" izeneko oinarrizko argazkilaritza digitalari lotutako bi ikastaro antolatu ditu:
-"Usurbilen barna" (I): martxoaren 17tik ekainaren 16ra, asteartero 19:00-20:30 artean Potxoenean. Helburuak: aukera manualak dituzten kameren oinarrizko funtzionamendua ikasi eta herrian barne argazkilaritzaz ikasi eta gozatu.
-"Usurbilen barna" (II): martxoaren 26tik ekainaren 18ra, ostegunero, 19:00-20:30 artean Potxoenean. Helburuak: ikastaroaren lehen zatian ikasitako kontzeptuetan sakondu eta barneratzea. Paisaia, erretratuak, kale argazkilaritza...
Talde mugatuak. 16 urtetik gorakoentzat. Prezioa: 90 euro.
Izen ematea: martxoaren 6a baino lehen, 635 701 473 (Ibai)/argazkikastaroa.usurbil@gmail.com

“Emozioak familian, helduen eta haurren emozioak”
Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak antolaturiko saioa, martxoaren 17an, 17:00etan Udarregi Ikastolako eraikin gorrian. "Emozioak ezagutu, haurtzaroaren mundu emozionala ulertuz, haurrak emozioak nola bizitzen dituzten eta nola adierazten dituzten ulertzea ezinbestekoa da, ondoren gurasoak helduak garen heinean, haurraren bizipenak jaso eta bideratzen laguntzeko. Hitzaldian haurraren mundura gerturatzeko aukera izango dugu, eta guraso bezala hausnartuko dugu nola gerturatzen garen eta nola egin dezakegun gure burua ezagutuz haurrari erantzun egoki bat emateko".