2020ko Martxoak 8

"Denak batera indartsuak eta geldiezinak gara. M8 egunero da!"

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 8a, 12:41

Iaz bezala, aberats askoa suertatu da, herriko emakumeek goizean frontoian egin duten partekatze saioa. Besteak beste, Martxoaren 8ak haientzat duen esanahaiaz hausnartu dute. Segidan dituzue egin dituzten hainbat ekarpen. 

Ekarpenotan sarritan aipatu dute, elkartasuna, ahizpatasuna, batera borrokatu beharra, Martxoaren 8ko borroka egunerokoa dela, era berean eguneroko borrokaren isla dela gaurko aldarrikapen eguna... 

PARTEKATZE SAIOAN EMAKUMEEK M8ARI BURUZ EGINIKO EKARPENAK
-Indarra, sua, elkartasuna, borroka, antolakuntza, belaunaldi ezberdinen harremantzea.
-Borroka, berdintasuna.
-Emakumeak beraien eskubideen alde borrokatzera ateratzen diren eguna.
-Emakumeen eguna.
-Emakumeok hemen gaudela erakusteko eguna.
-Aldarrikapen eguna.
-M8 indarra da, emakumeen batasun eguna. Gora borroka feminista!
-Borroka egun bat.
-Gizarteak ikusteko emakumeok gabe ezin duela aurrera segi.
-Egunero da M8.
-Elkartzeko eguna.
-Emakumeak bere eskubideak erakusteko eguna.
-Injustizia batetik justizia batera iristeko borroka eguna.
-Emakumeak elkartzeko uneaz, gozatzeko eguna!
-Emakume eta gizonen berdintasunaren borroka.
-Emakumeek beraien eskubideen alde borrokatu.
-Elkartasuna.
-Ikusgarritasuna.
-Kaleak hartzea.
-M8 egunero da! Zuriketa morerik ez!
-Emakumearen eguna! Denok batera borrokatzeko eguna!
-Niretzat oso ondo dago, baina egunero izan behar luke.
-Borroka/aldarrikapen eguna.
-Emakumeon artean harremantzeko eguna.
-Indarra, borroka honetan denok batera gaudela konturatzea.
-Aldarrikapen eguna.
-Borroka egun bat.
-Egunero gertatzen ari diren injustiziak islatzen duen eguna.
-Emakume guztion artean sortzen den indarra.
-Emakumeon indarra.
-Emakumeak indartzeko eguna.
-Borroka egun bat.
-Gizonei begiak irekiarazteko modu bat.
-Emakumearen borroka islatzen du.
-Autogestioa.
-Maitasuna.
-Denok bat, borroka bat.
-Emakumeen indarra.
-Berdintasunaren alde borrokatzeko beste egun bat.
-Urte osoan egindako lana plazaratzeko eguna.
-Indarra, saretzea, elkarlana.
-Gure nahiak besteen aurrean esateko egun bat.
-Indar handia transmititzen duen eguna.
-Aldarrikapen egun bat, zoritxarrez beharrezkoa dena, normala izan beharko lukeen berdintasunagatik borrokatzeko. 
-Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak berdintasunean bihurtzeko eguna.
-Indarra, batasuna, elkartasuna. Emakumeak elkarturik dugun indarra erakusteko egun bat, entzunarazteko, oihu egiteko, hemen gaudela aldarrikatzeko eta borrokatzeko eguna. Urteko egun guztietan egiten duguna bilduz.
-Emakumeen arteko konplizitatea eta elkartasuna.
-Gizartearen genero berdintasuna... aldarrikatzeko egun bat.
-Eredu berriak! Heziketa beharraren garrantzia!
-Kate ikusezina.
-Borroka eguna, urte osoko lana plazaratzeko eguna. Indartu eta saretzeko eguna.
-Elkarrekin borrokatzeko eguna. Indarrak batzeko eguna.
-Denak batera indartsuak eta geldiezinak gara. M8 egunero da!
-Emakumeen garrantzia erakusteko eguna.
-Martxoak 8: gaur egungo egunerokotasuneko borrokaren isla soziala.
-Emakumeak bat egiteko eguna. Denok bat, nahi duguna gara!
-Erradikalak.
-Elkartzeko, borrokatzeko, disfrutatzeko eguna.
-Gaurko egunak Martxoaren 8a egunero izan behar dela gogorarazten dit.
-Emakumeen indarra.
-Ahizpatasuna.