2020ko Martxoak 8

Dantza erritmo biziekin frontoia hartu dute herriko emakumeek

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 8a, 18:54

Goizeko partekatze saioaren eta mobilizaziaren ostean ez dute erritmoa jaitsi bazkalostean. Erritmoa biziagotu dute. Ikusi bestela, frontoian egin duten zumba erakustaldi bikaina. Plaza gaur dantzan ere hartu dute herriko emakumeek.

Erritmo biziekin dantzan osatu dute bazkalostea Martxoaren 8 honetan kalera eguna bizitzera atera diren herriko emakumeek. Alaitasun betean, eta mugimendu aldarrikatzaileekin, frontoia hartu dute.