Asteazkenean omenduko duten organoa ezagutzeko aukera gaur, Soinurbil Musika Astearen baitan

Joan Luis Atxegaren eskutik, bi bisita gidatu izango dira astelehen arratsalde honetan, 18:00etan eta 19:00etan Salbatore Elizan. Usurbila heldu zeneko 100 urte bete dira; asteazkenean, merezitako omenaldia jasoko du aipatu musika instrumentuak 19:00etan Elizan egingo den ospakizunean. Hitzorduokin abiatuko da Zumarteren 16. Soinurbil Musika Astea. Hemen duzue egitaraua:

16. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 9, astelehena
18:00/19:00 Salbatore Elizako organoa ezagutzeko bisita gidatuak, Joan Luis Atxegaren eskutik. Usurbila ekarri zutela 100 urte bete dira aurten. 

Martxoak 11, asteazkena
19:00 "100 urte organoa Usurbilen" omenaldi ekitaldia, Usurbilgo Salbatore Elizako organoa bertan dagoenetik mendeurrena bete duela eta. Organoak bidelagun izango ditu hitzordu honetan herriko txistulari taldea, Irriu eta Zumarte abesbatzak.

Martxoak 12, osteguna
18:30 Zumarte eta Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertu bateratua. Egitaraua:
-Dantza taldeak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston".
-Fanfarrea: Lapurdiko makil dantza /Agurra.
-Konboak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston"/ "Basket Case".
-
Kontserbatorioko ikasleak: Leire Nuncio, Maddalen Oiarbide, Asier Díaz.
-Perkusio taldea: "Viva la vida".

Martxoak 13, ostirala
19:30 Broken Brothers Brass Band Usurbilgo kaleetan.
"2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara".

Martxoak 14, larunbata
11:30 "Trakamatraka" emanaldia Artzabalgo plazan. "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da".

18:30 Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Salbatore Elizan. Zuzendaria: Joseba Garmendia.
Egitaraua: 
-Coldplay: "Viva la vida".
-James Horner: "Music from Titanic".
-Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
-John Williams: "Highlights from Harry Potter".
-"Go West!".
-"The best of Bruno Mars".
-"Pirates of the Caribbean".

Martxoak 15, igandea
Haize Berriak-Sakanako Musika Banda:
12:00 Kalean.
13:00 Frontoian.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.