Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak berri eman duenez, pertsona bat hil da goizean istripuz GI-20 errepidean, Aritzeta inguruan. Istripu larria gertatu dela berri eman du lehenbizi eta handik gutxira baieztatu du, hildako bat egon dela aipatu errepideko 14. kilometroan jazotako ezbeharrean. Antza, goizeko 9:10 aldera gertatu da istripua. Argitzeke dauden arrazoiengatik, Errentearia aldera zihoan autoa bost metroko pendiz batetik erori eta irauli egin da. Gifaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da eta istripu lekuan bertan hil da. "Biktima erreskatatu dutenean, osasun-zerbitzuek heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin, lesio larriak baitzituen", Ertzaintzak ohartarazi duenez. Gertaeraren harira, erreil bat itxi behar izan dute eta kilometro bateko auto-ilara eragin du.
Istripuaren arrazoiak argitzeko lekukoak eskatu ditu Ertzaintzak. Harremanetarako telefono-zenbakiak: 943 53 91 25/ 943 53 91 19.
N-634 errepidean ere bai
Azken aldian istripu gehiago izan dira inguruotan. Otsailaren 29an, larunbat gauez, furgoneta bat irauli zen N-634 errepidean, Troia eta Txikierdi artean.