“Badator Ziortzako kanpaldia 2020”

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 10:55

Ziortza Gazte Elkarteak antolatzen duen kanpaldia uztailean izango da baina orain da izena emateko garaia. Martxoaren 13tik 22ra egin behar da, email bidez.

Lagun arteko abentura bila zabiltza? Ziortzak aukera ederra eskaintzen dizu. Aurten, hauek izango dira txandak:

 

1. Txanda (DBH3-4):

Uztailak 7-19.

 

2. Txanda (DBH1-2):

Uztailak 19-29.

 

Izen-ematea, emailez

Aurre izen-ematea martxoaren 13-22 bitarte egongo da zabalik. “Izena emateko bidali mezu bat ziortzakanpaldia@gmail.com helbide elektronikora gaztearen izen-abizenak eta zein mailatan dagoen adieraziz”, Ziortzatik aditzera eman dutenez. Plazak mugatuak izango dira.

 

Argazkia: Ziortza G.E.