"Masterklasa" astelehenean Usurbilen, "Gipuzkoako organoak plazara" zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 11a, 09:20

Organoekin Gipuzkoak duen ondarea zaindu eta ondare aberats hau ezagutaraztea da, Musikenek (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak sinatua duten hitzarmenaren testuinguruan antolatzen duten "Gipuzkoako organoak plazara" urteroko zikloaren helburu nagusia. Hurrengo asterako antolatu den ekitaldi zikloaren baitan, "Masterklass" saioa iragarri da martxoaren 16an Salbatore Elizan. Ataunen, Tolosan edota Donostian ekitaldi gehiago. Hemen duzue egitaraua:

GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2020
Martxoak 15, igandea
12:00 Kontzertua Ataungo Tourseko San Martinen elizan: 
Thomas Ospital, Organoa.

Martxoak 16, astelehena
9:00-14:00 Masterklasa Usurbilgo Salbatore Elizan. Gonbidatutako irakaslea: Thomas Ospital.
19:00 Hitzaldia Donostiako Musikenen: Thomas Ospital.

Martxoak 18, asteazkena
15:00 Kontzertu didaktikoa Tolosako Sta Maria elizan: Xabier Lizaso.
20:30 Donostiako San Bizente elizan: 
Easo Abesbatza
Jone Martínez, Sopranoa
Ana Belén García, Organoa
Gorka Miranda eta Aitor Biain, Zuzendariak

Martxoak 20, ostirala
20:30 Musikeneko ikasleen kontzertua: Oscar Rodriguez, Mikel Ansola, Ignacio Arakistain, Victor Perea, Organoa
T-Brass Metal Boskotea
Musikene Chamber Orkestra
Daniel Huertas, Zuzendaria

Martxoak 21, larunbata
Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoa:
10:00 Andoaingo San Martin Tours eliza. 
12:00 Kontzertua Tolosako Santa Maria elizan:
Josetxo Goia-Aribe, Saxoa
Ana Belén García, Organoa

Oharra: 9:15etan doako autobusa Donostiako Okendo kalea, 3tik.  Geldiunea egingo du Musikenen.