58 urteko basoa ebakiko du Foru Aldundiak Andatzan

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 11a, 13:16

Irisasi-Agamuno inguruko 58 urteko basoa da ebakiko dutena, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.

Gipuzkoako Foru Aldundia asteotan pinu-mozketa egitear dela iragarri du Usurbilgo Udalak. 17 hektareako saila ebaki asmo du asteotan Andatzan. "Zehazki, Irisasi-Agamuno inguran dagoen 58 urteko baso bat da moztuko duena", Udaletik aditzera eman dutenez. 

Eremu hau, "intsignis" motako pinudia dugu. "Maderas Jose Saiz SL enpresari esleitu dio mozketa egiteko lana, eta oso litekeena da aste honetan bertan hastea lanean. Bi hilabete inguru beharko dituztela aurreikusi dute, eta moztutako egurra Txokoaldetik eta Santuenetik barrena aterako dituzte".