Huizi-Landa, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako txapeldunordeak

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 11a, 16:36

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak jokatu ziren aurreko asteburuan Iruran. Kluben Arteko lehian, Behar Zana, Oiarpe, Hernani eta Urnieta klubak nagusitu ziren. Eskuz binakako Lehen Mailako finalean, Pagazpeko Landa-Huizi bikotea txapeldunorde izan zen, Urnietako bikotearen aurkako norgehiagoka  40-31 galdu ondoren.

Pagazpe Pilota Elkarteko bi jokalariek urteak daramatzate elkarrekin jokatzen. Bikote sendoa osatzen dute. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalera iritsi ziren Mikel Landa eta Enrike Huizi. Urnietako Loitegi-Esnaolaren aurkako norgehiagoka larunbatean jokatu zen Irurako Ametsa frontoian. 40-31 nagusitu ziren urnietarrak.

Behar Zanak eskuz binakako kadeteen finala irabazi zuen; Oiarpe 1ek eskuz binakako jubenilena; Hernani 2k eskuz binakako nagusien Bigarren Mailakoa, eta Urnietak eskuz binakako nagusien Lehen Mailakoa.