16. Soinurbil Musika Astea

Zumarte eta Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertua, bertan behera geratu da

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 12a, 11:11

Zumarte Musika Eskolaren 16. Soinurbil Musika Aste betean gara. Gaurkoan Altsasuko Musika Bandako kideak izatekoak genituen bisitan. Zumartekoekin batera kontzertua eskaintzekoa zuten18:30etan Sutegin, baina antolakuntzak jakinarazi duenez bertan behera geratu da.

16. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 12, osteguna
18:30 Zumarte eta Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertu bateratua. Egitaraua:
-Dantza taldeak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston".
-Fanfarrea: Lapurdiko makil dantza /Agurra.
-Konboak (2): Kukutza / "I ́m shipping up to Boston"/ "Basket Case".
-
Kontserbatorioko ikasleak: Leire Nuncio, Maddalen Oiarbide, Asier Díaz.
-Perkusio taldea: "Viva la vida".

Martxoak 13, ostirala
19:30 Broken Brothers Brass Band Usurbilgo kaleetan.
"2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara".

Martxoak 14, larunbata
11:30 "Trakamatraka" emanaldia Artzabalgo plazan. "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da".

18:30 Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Salbatore Elizan. Zuzendaria: Joseba Garmendia.
Egitaraua: 
-Coldplay: "Viva la vida".
-James Horner: "Music from Titanic".
-Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
-John Williams: "Highlights from Harry Potter".
-"Go West!".
-"The best of Bruno Mars".
-"Pirates of the Caribbean".

Martxoak 15, igandea
Haize Berriak-Sakanako Musika Banda:
12:00 Kalean.
13:00 Frontoian.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.