Koronabirusa

Usurbil F.T.-k ekimen eta entrenamendu guztiak bertan behera utzi ditu

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 12a, 11:40

NOAUA!ra helarazi duten adierazpenean diotenez, ekimen eta entrenamendu guztiak epe mugagabe batez bertan behera uztea erabaki dute. 

USURBIL F.T.-ren adierazpena
Usurbil Futbol Taldeak COVID-19 birusa dela eta osasun eta kirol arloko agenteek emandako aholkuei jarraituz bere ekimen eta entrenamendu guztiak etetea erabaki du gaurtik aurrera epe mugagabe batez, agente hauetatik aurkakoa aholkatu bitartean. 
 
Egoera ulertu eta zentzutasunez jokatzea eskatzen dugu.
 
Mila esker,
 
USURBIL FT