Koronabirusa

Usurbilgo Udalaren bandoa

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 13a, 10:39

Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bandoa kaleratu du Usurbilgo Udalak. Hartu dituen prebentzio neurrien berri eman du, lasaitasunerako deia eta Osakidetzak ezagutzera emandako neurriak aktiboki jarraitzeko galdegitearekin batera. Lerrootan duzue Udalak kaleratu duen bandoa osorik:

BANDOA
Usurbildar hori:
COVID19 birusa dela eta, Usurbilgo Udalak hainbat neurri hartu ditu prebentzio gisara, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak ezarritako irizpideei jarraituz. Zahar etxe guztiak ixteko agindu du Osakidetzak, eta Hezkuntza Sailak ikastetxe guztiak ixteko agindu du hamabost egunetarako. Udalak irizpide hori zerbitzu publiko guztietara zabaltzea erabaki du: Kiroldegia, Potxoenea, liburutegia, Harane, KzGunea, AEK, eguneko arreta... Aldi baterako itxiko dira, kontrako irizpide edo gomendioak jaso arte. Halaber, hurrengo hamabost egunetan egitekoak ziren kultur eta kirol ekitaldi guztiak ere bertan behera geldituko dira.

Hori hala izanik ere, lasaitasunerako deia egin nahi du Udalak, eta Osakidetzak higienerako emandako irizpideak modu aktiboan jarraitzeko eskatu die herritarrei.

Agurtzane Solaberrieta Mesa
Usurbilgo alkatea