Koronabirusa

Udalak ohiko funtzionamenduari eutsiko dio

Prebentzio Mahaiak bilera berri bat egin du gaur goizean. Kontrako abisurik ez den bitartean, ohiko funtzionamenduari helduko dio udalak, "eta herritarrei harrera ohi bezala egingo zaie".

Kontrako abisurik ez den bitartean, ohi bezala egingo zaie harrera herritarrei, "eta bilera, batzorde eta osoko bilkurak bere horretan mantenduko dituzte. Dena den, udal-langileen kontziliazioa errazteko helburua du udal-gobernuak, eta norabide horretan ari da lanean. Langileen komitearekin ere bildu dira, azken orduetako neurrien berri emateko".

 

Gizarte Zerbitzuak, lanean

Gizarte zerbitzuetan, lehendik hitzartuak zituztenak telefonoz egiten saiatuko dira, ahal duten neurrian. Gizarte langileek etxeetara hainbat bisita egin ohi dituzte, eta ezinbestekoak ez badira, datorren astean edo hurrengoan egingo dituzte.

Gainerakoan, telelana posible izateko lanean ari dira udala: momentuz, lehentasunezkotzat jo diren postuekin hasi dira lanean. Kontziliazioari dagokionez, kasuan kasu zer egin daitekeen aztertuko dute.