Koronabirusa

Asteburuan ekitaldirik ez, ezta hurrengo bi asteotan ere

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 13a, 12:26

Hurrengo hamabostaldirako kultur eta kirol ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gogora dezagun zer zegoen iragarria. 

Usurbil herri bizia dugula aipatu izan da sarritan eta Koronabirusak inoiz baino ageriagoan utzi du errealitate hau. Zenbat herri dinamika eten behar izan diren ikusi besterik ez da. Tartean, asteburu honi begirako hitzordu guztiok. Argi da bai; herri bizia da Usurbil. Salbuespenezko une honetan ordea, ezinbestean eta erantzukizunez, eten egin dira asteotarako kultur edota kirol hitzorduak.

ASTEBURU HONETARAKO IRAGARRIA ZEGOENA
FUTBOLA HARANEN
Martxoak 14, larunbata
10:00 
Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT A-Intxurre KKE
11:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Oiartzun KE
15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Aretxabaleta KE
17:45 Erregionalak: Usurbil F.T.-Eibartarrak FT

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Martxoak 14, larunbata
Eskola Kirola
11:30 
Infantil neskak, 2. fase finala: Udarregi A Usurbil-Kalari Pulpo EK

Usurbil K.E.
16:00 
Jubenil neskak, Udaberri Torneoa: Usurbil K.E.-Astigarraga Gys Sport Elgoibar
17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Leizaran Eskubaloia
19:30 Senior mutilak (Gipuzkoako Txapelketa): Usurbil K.E.-Pizzeria Salento Elgoibar

Martxoak 15, igandea
11:30 
Kadete mutilak Territoriala, Diputazio Torneoa: Usurbil K.E.-Hiru Thermik Lehioak Aloña Mendi K.E.

SOINURBIL
Martxoak 13, ostirala
19:30 Broken Brothers Brass Band Usurbilgo kaleetan.
"2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...) bidea ekarriko dute bertara".

Martxoak 14, larunbata
11:30 "Trakamatraka" emanaldia Artzabalgo plazan. "Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da".

18:30 Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Salbatore Elizan. Zuzendaria: Joseba Garmendia.
Egitaraua: 
-Coldplay: "Viva la vida".
-James Horner: "Music from Titanic".
-Carlos Gardel: "Por una cabeza". 
-John Williams: "Highlights from Harry Potter".
-"Go West!".
-"The best of Bruno Mars".
-"Pirates of the Caribbean".

Martxoak 15, igandea
Haize Berriak-Sakanako Musika Banda:
12:00 Kalean.
13:00 Frontoian.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN...
Martxoak, 13, ostirala
18:30 
Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako irabazle Maider Usabiagaren “Bidaia intimo eta gogoangarria Alpeetan barna” solasaldia Sutegi udal liburutegian.

Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa
Larunbatean, martxoaren 14an, 9:00-13:00 artean Potxoenean egitekoak ziren "fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa"  saioa Josu Osarekin. 

Emakumeen Etxeari lotutako aurkezpena
Etorkizunean Kalezarko Pelaioenean kokatuko den Emakumeen Etxeari lotuta, Udalak aurrerago abiarazi asmo duen parte hartze prozesua aurkeztu asmo zuen larunbat eguerdi honetan, 12:30etan Sutegiko erakustaretoan.

Erreusaren karakterizazio ekitaldia
Anerreka Ingurumen Elkarteak industria eta komertzioetan bildutako errefusaren lagin baten karakterizazioa jendaurrean egitekoa zuen larunbat eguerdiko 12:30etan.


HURRENGO ASTEETARAKO...
-Usurbil F.T.-k entrenamendu eta ekimen guztiak.
-Usurbil K.E.-ren entrenamendu eta partidak.
-Eskola-kirola (Zirimara egitasmoa) eta federaturiko taldeen hitzorduak.
-Emakumeen Etxearen inguruko larunbateko aurkezpen saioa.
-Anerreka Ingurumen Elkarteak larunbaterako frontoian antolatua zuen erreusaren karakterizazio ekitaldia.
-NOAUA! Kultur Elkarteak iganderako antolatua zuen Laburbira.
-Sagarrondotik Sagardora ikastaroko larunbateko saioa.
-Hitz Ahoren martxoaren 17ko "Emozioak familian, helduen eta haurren emozioak" hitzaldia.
-Usurbilgo Larrialdi Mahaiaren martxoaren 17ko Sutegiko asanblada.
-Iñorkiñak taldearen martxoaren 21eko Txokoaldeko bideoklip grabazioa.
-Martxoaren 22ko munduko dantzen Sutegiko erakustaldia.
-Apirilaren 4 eta 5eko Dantza Eguna eta Dantzari Txikien Eguna.