Koronabirusa

Merkataritza eta ostalaritza sektorean ere lehen itxierak iragarri dituzte

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 13a, 17:16

COVID-19 koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri gisa, ixten hasiak dira merkataritza eta ostalaritza sektoreko hainbat gune ere. 

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurriak areagotzen doaz eremu guztietan. Azken orduotan, merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ere bai. Euskal Sagardoak iragarri duenez, prebentzio neurri gisa, sagardotegietan otordurik ez zerbitzatzea erabaki dute datozen 15 egunotan.

"#COVID19 birusa dela eta, sagardogile sektoreak Osasun sailaren zein Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, ondorengo erabakia hartu du: Prebentzio neurri moduan 15 egunez bazkari eta afari zerbitzuak etetea sagardotegietan".

Urbil merkatalguneak ere haurren txokoa ixtea erabaki du. "COVID 19-ari buruzko agintarien aholkuei jarraituz, gure "Kids Zone" eremuko tailerrak bertan behera utzi ditugu. Urbilen lehentasuna langileen eta erabiltzaileen osasuna da. Horretarako beharrezko neurriak hartuko ditugu".