Koronabirusa

Positiboak ia bikoiztu eta kasu berriak ia hirukoiztu dira Gipuzkoan

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 14a, 12:38

Koronabirusari lotutako kasu positiboen kopurua ia bikoiztu egin da azken 24 orduotan, Osakidetzak ezagutzera eman berri dituen azken datuen arabera.  Eta kasu berriena ia hirukoiztu egin da. 

24 ziren atzo Gipuzkoan, COVID-19 koronabirusagatik positibo emandako kasuen kopurua. Larunbat honetan 46 jada, Osakidetzak emandako azken datuen arabera. Hildakoen kopurua bere horretan mantentzen da. 3 ziren atzo, baita gaur ere.

EAE mailan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan honenbestez, 104 kasu berri gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduotan. EAE-n une honetan, 521 positibo daude, 19 dira hildakoak, 222 ospitaleratuak. Atzo (martxoak 13) 417 kasu positibo zeuden, 14 hildako, 179 ospitaleratu eta 71 kasu berri. 

Gipuzkoan, larunbat honetan, 46 kasu positibo, 3 hildako, 16 ospitaleratu. 22 kasu berri. Atzo (martxoak 13) 24 positibo, 3 hildako, 8 ospitaleratu, 8 kasu berri.