Koronabirusa

Itxiera gehiago agindu ditu Eusko Jaurlaritzak

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 14a, 13:54

Adineko Eguneko Zentroen eta 1,5 metroko segurtasun tartea bermatu ezin duten gune edo jardueren itxiera agindu berri du Eusko Jaurlaritzak. Xehetasun gehiago laster. 

Agindu argia helarazi du Eusko Jaurlaritzak. Pertsonen artean metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatu ezin duten jarduerak eta guneak ixtea agindu du Gasteizko Gobernuak.

Batetik, adinekoen Eguneko Zentroak ixtea agindu dute. Adinekoen erresidentzietan aldiz, bista kopurua mugatzea. Erresidentzian bizi den pertsona bakoitzak eguneko bisita bakarra izan ahalko du. Bisitari bakoitzari termometroa jarriko zaio. 37 graduko tenperatura gainditzen duenari egoitzan sartzea eragotziko zaio. 

Museoak, erakustaretoak, elkarte gastronomikoak, soziedadeak, jokorako guneak edota ostalaritza guneak ere ixtea agindu dute, establezimenduon etxeetako zerbitzua izan ezik. Supermerkatuen ordutegia bi ordu gehiagoz zabaltzea aztertzekotan dira. 

Neurriok ofizialki bihar indarrean jarriko dituzten arren, gaurtik aplikatzea eskatu du Jaurlaritzak.