Koronabirusa

20:00etan balkoietan "Txoria txori" abesteko deia

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 14a, 16:09

Whatsappez jaso dugu deialdia. Koronabirusaren aginduz etxetik ez ateratzeko deialdia egin dute. Baina balkoietara ateratzeko ez da arazorik. Horretara, balkoietara atera eta "Txoria txori" abesteko deia zabaltzen ari dira. Amaieran gogotik txalo egitekoa. Euskal Herri mailako deialdia da. Gure ingurutik kanpo ere antzeko deialdiak egiten ari dira, osasungintzako langileak txalotuz eskertzeko. Hemen duzue jaso dugun deialdia bere horretan. 

"Gaur, iluntzeko 20:00etan, Euskal Herriko herri guztietan leihora aterako gara "Txoriak txori" kantatzera. Bukatzean txalo zaparrada. Gora gu ta gutarrak!

 

Hegoak ebaki banizkio, 

neria izango zen,

ez zuen alde egingo.

 

Baina horrela,

ez zen gehiago txoria izango,

eta nik txoria nuen maite.

 

Laralarala..."