Koronabirusa

Herritarren Babes Sarea osatu da laguntza eman eta jasotzeko

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 15a, 18:18

Herritarren Babes Sarea osatu du Udalak eta herritar bolondres talde batek "65 urtetik gorako herritarrei, elbarritasunen bat dutenei, haurren zaintzarako kontziliazio arazoak dituztenei, edo gaixorik edo isolatuta dauden herritarrei laguntzeko". Hiru behar zehatzi erantzuteko balioko du. Whatsapp taldea aabaldu da bolondres sarea osatzeko. Bestetik, Udaleko gizarte zerbitzuek kudeatuko duten telefono zenbakia eskura izango dute: 688 634 512 telefono zenbakia. 8:00-14:00 artean izango da martxan. "Telefonoa ahalik eta gehien zabalduko dute, hainbat medioren bitartez, ahalik eta herritar gehienengana iristeko", Udalerik ohartarazi dutenez. Bide batez, "herritarrei dei egin diete beste herritar batek behar duela uste izanez gero haien ordez dei dezaten". Astelehen honetan gai honi lotutako bigarren bandoa zabalduko du Udalak etxez etxe.

Zerbitzuak ematen hasterako bolondresek udal bitarteko guztiak izango dituzte eskura prebentzio neurri guztiak betetzeko. "Horrez gain, batzuek zein besteek jarraitu beharreko protokoloak zehaztuko dituen dokumentu bat prestatzen ari dira, sarea ofizialki martxan jarri baino lehen zabalduko dena", Udaletik iragarri dutenez.

 

LAGUNTZA BEHAR DUZU? LAGUNTZEKO PREST ZAUDE?

Covid19 birusaren aurkako prebentzio neurriak direla eta, zenbait usurbildar boluntariok eta udalak elkarlanean Herritarren Babes Sarea osatu dute.

Boluntario sare horrek bere burua eskaini du 65 urtetik gorako herritarrei, elbarritasunen bat dutenei, haurren zaintzarako kontziliazio arazoak dituztenei, edo gaixorik edo isolatuta dauden herritarrei laguntzeko. Hiru behar zehatzi erantzuteko balioko du sareak: 

1. Haurren zaintza bermatzeko

2. 65 urtetik gorako herritarrei oinarrizko elikagaiak edo 

3. ...sendagaiak erosten laguntzeko laguntza

BOLUNTARIOA BAZARA

Sar zaitez Whatsapp taldera, udalaren sare sozialen bidez,

 @usurbiludala Twitterren / Facebooken / Instagramen

Bete galdetegia, zertarako prest zauden eta zure disponibilitatea jakiteko.

ESKATZAILEA BAZARA

Deitu 688 634 512 telefonora, eta adierazi zure datuak eta beharrak.