Koronabirusa

Erosketak egiterakoan hartu beharreko prebentzio neurriak

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 15a, 17:39

Dendek eta zerbitzuek zabalik segiko dute astelehenetik aurrera. Baina adi, prebentzio neurriak hartu beharko ditugu beharrezko erosketa edo gestioak egiterakoan. Hurbilago Usurbilgo ostalaritza eta merkatarien elkarteko kideek gai honen inguruko lanketa egin dute. Hartu beharko ditugun prebentzio neurrien berri eman du. Ez baita ahaztu behar, geurearekin batera gu hornituko gaituzten sektoreko langileen osasuna zaintzen lagundu behar dugu. Albiste honi atxikitako kartelean eta segidan dituzue xehetasunak. Kartelak ikusgai izango dituzue saltokien atarietan. Guneon sarreran desinfektatzeko produktuak eta 1,5 metroko distantzia errespetatzeko seinaleak jarriko dituzte. "Brigadako bi langile bideratuko ditu udalak zeregin horretara, astelehenean goizean goizetik hasita" .

SALTOKI HONETAKO LANGILE GAREN ALDETIK, HONAKOA ESKATU NAHI DIZUEGU:

-Bakarka etor zaitezten erosketak egitera

-Kolektibo zaurgarrienetako kideak etortzea saihets dezazuen. 

-Ez zaitezten haurrekin etorri erosketak egitera.

-Eskuak garbi ditzazuen etorri aurretik.

-Gainontzeko erosleekiko eta gurekiko 1,5 metroko distantzia utz dezazuen.

-Eztula eginez gero, ukondoarekin estal zaitezten. 

-Txartelarekin ordain dezazuen, diruarekin beharrean, kutxazain dagoenarekiko kontaktua murrizteko. 

GOGOAN IZAN GUK EZIN DUGULA ETXEAN GELDITU, HERRITARRAK HORNITU BEHAR DITUGULAKO. 

LAGUN IEZAGUZU GURE LANA AHALIK ETA ONDOEN EGITEN, 

GURE OSASUNA ERE KONTUAN HARTUZ.

ESKERRIK ASKO!

EROSKETAK EGITEKO LAGUNTZA BEHAR BADUZU, 

EDO BESTE NORBAITEK BEHAR DUELA USTE 

BADUZU, DEITU HERRITARREN BABES SAREARI: 

688 634 512.