Koronabirusa

Tren zerbitzuak ohiko ordutegian berriz bihartik aurrera

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 16a, 07:40

Bus-taxia bertan behera, Lurraldebusen zerbitzuetan %40-%60 arteko eta Euskotrenen %50eko murrizketak... Koronabirusaren eraginez, garraio zerbitzuetan murrizketa nabarmenekin esnatu gara astelehen honetan. Murrizketek ordea jende pilaketa ugari eragin dute geltoki eta zerbitzuon baitan. Zerbitzuak murrizteko erabakia bera bertan behera uzten hasiak dira garraio zerbitzuak; Euskotrenek esaterako ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera indarrean. Lurraldebusek momentuz ez du ofizialki halako erabakirik jakinarazi.


GARRAIO ZERBITZUAK MARTXOAREN 16AN
Bus-taxia.
Usurbil erdigunea eta auzoak lotzen dituen udal zerbitzua etenda dago aste hasieratik.

Lurraldebus
Lurraldebusek ere murriztu egin ditu zerbitzuak astelehenetik ostiralerako zerbitzuak, %40-%60 artean. Ospitaleetarako zerbitzuak aldiz %100ean mantenduko ditu. Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.

T2
Aginaga, Usurbil eta ospitaleak lotzen dituen zerbitzuan soilik azken zerbitzua,  Aginagatik 22:37an abiatzen dena ezabatu dute.

T6
Usurbil eta Hernani lotzen dituen T6an murrizketa gehiago. Usurbildik abiatzen diren ondoko zerbitzuak ezabatu dira: 10:15, 11:15, 12:15, 16:15, 17:15. Hernanitik abiaturiko ondoko zerbitzuak ezabatu dira: 10:45, 11:45, 15:45, 16:45. Lasartetik Urbilera, 12:30etan zerbitzua izango da. Lasartetik Zubietara 18:00etan.

UK09
Urola Kostako zerbitzuan nabariko dira murrizketa gehienak. Usurbildik Donostiara orduotan izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera: 7:10, 8:10, 12:15, 13:15, 14:15, 15:15., 17:15, 18:15, 19:15, 21:15. Usurbildik Oriora: 8:15, 9:15, 13:15, 14:15, 15:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15, 22:45.

Euskotren
Tren zerbitzuak erdira murriztu ditu Euskotrenek. Honenbestez, orduotan izango da tren zerbitzua Usurbildik Donostia aldera: 6:24an lehenengoa. Bigarrena 7:54an, eta hortik aurrera orduoro 22:54ak arte. Usurbildik Orio aldera: lehenengoa 5:34an. Hortik aurrera orduoro 21:34ak arte. Informazio gehiagorako: euskotren.eus / 944 333 333.