Koronabirusa

Hauteskundeak atzeratuak eta asteotarako ekitaldi gehiago ere bertan behera

Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdia eta Espainiako Gobernuak finkatutako alarma egoera tarteko, atzeratu egin dituzte Eusko Legebiltzarra  berritzeko apirilaren 5eko hauteskundeak. Asteotarako herrian iragarritako ekitaldien zerrendari batu zaion hitzordua dugu.

Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera 15 egunerako iragarri arren, azken datuen arabera, epe hori luzatu daitekeela dirudi. Testuinguru honetan, ,artxoa amaierarako iragarritakoak soilik ez, apirila hasierako agenda ere eteten doa pixkanaka. Apirilaren 5erako deituak zituzten Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak bertan behera geratu dira. Hala erabaki dute, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta alderdi nagusietako ordezkariek gaur egin duten bilkuran. Hitzordu hau egin ahal izateko beharrezko osasun eta bozkatzeko bermeak ezingo direla bete ikusita, hauteskundeak atzeratzea erabaki dute. Lehendakariaren Dekretua, ostegun gauerdian hastekoa zen kanpainaren aurretik argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Eusko Jaurlaritzak finkatutako osasun larrialdia eta Espainiako Gobernuaren alarma egoera hau igaro osteko lehen igandean ospatuko omen dira. 

DATOZEN HITZORDUAK ERE BERTAN BEHERA...
-Herri eragileen dinamika etenda.

Martxoak 17, asteartea
17:00 Hitz Ahoren "Emozioak familian, helduen eta haurren emozioak" hitzaldia
18:30 Usurbilgo Larrialdi Mahaiaren Sutegiko asanblada.

Martxoak 20-apirilak 3
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina.

Martxoak 21, larunbata
17:30 Iñorkiñak taldearen Txokoaldeko bideoklip grabazioa.

Martxoak 22, igandea
17:45 Munduko dantzen Sutegiko erakustaldia.

Martxoak 29, igandea
17:00 NOAUA! Kultur Elkartearen "Lur eta Amets" film proiekzioa.

Apirilak 4, larunbata
8. Dantza Eguna.

Apirilak 5, igandea
2. Dantzari Txiki Eguna.
9:00-20:00 Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak.