Koronabirusa

Kasu positibo berri bakarra Gipuzkoan gaur, azken datu ofizialen arabera

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 17a, 12:55

Covid19ari buruzko datu berriak kaleratu ditu Osakidetzak. Zifra ofizialen arabera, 765 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baieztatuak dauden kasu positiboak. Erdia baino gehiago Araban, 90 Gipuzkoan. Herrialde honi dagokionez, 5 dira hildakoak, 32 ospitalizatuak.

Osakidetza iragan astetik egunero eskaintzen ari da Covid19aren eraginari buruzko datuak. Azken egunotan, kasu kopuruan egon den gorakada nabarmendu daiteke. Martxoaren 13an 417 ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusagatik positibo emandako herritarren kopurua, 14 hildako, 179 ospitalizatu, 71 kasu berri. Astearte honetan 765 kasu positiboak, 36 hildakoak, 362 pertsona ospitalizatu eta 38 kasu positibo berri.

Gipuzkoako zenbakiak kontuan izanda, martxoaren 13an 24 kasu positibo zeuden, 3 hildako, 8 ospitalizatu, 8 kasu positibo berri. Astearte honetan, ia laukoiztu da kasu positiboen kopurua, 90eraino. Hildako pertsonak 5 dira, 32 pertsona ospitalizatu eta kasu positibo bat. Kasuen kopuruan izandako gorakada begi bistakoa da.

Baina atzoko (martxoak 16) eta gaurko (hilak 17) datuak alderatzen baditugu, atzo 89 ziren kasu positiboak, 5 hildakoak, 28 ospitalizatuak, eta 26 kasu positibo berriak. Gaur aldiz (martxoak17), kasu positibo berri bakar bat erregistratu da Osakidetzaren arabera, 90 dira gaurkoan. 


COVID 19aren ERAGINAREN BILAKAERA EAEn
Iturria: Osakidetza.