Koronabirusa

Herritarren Babes Sareari eta zenbait udal zerbitzuri buruzko bigarren udal bandoa

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 17a, 09:49

Herritarren Babes Sarea, eta udal zerbitzu zenbaiten gaineko argibideak jasotzen dituen bigarren bandoa kaleratu du Usurbilgo Udalak. Etxe atarietan eseki dute udal langileek. Hemen duzue bere osotasunean:

Usurbildar hori:
Covid19 birusa dela eta, herritar boluntario talde batek, Hurbilagok eta Udalak, elkarlanean, Herritarren Babes Sarea osatu dute. 

Zer da herritarren Babes Sarea?
Kontziliazio arazoak tarteko haurrak zaintzeko laguntza bete behar duten herritarrei, oinarrizko elikagaiak edo farmaziako botikak erosteko laguntza behar duten 65 urtetik gorako herritarrei eta gaixorik edo isolatuta dauden herritarrei laguntza emateko sarea.

Laguntza behar baduzu:
Deitu 688 634 512 telefonora, eta esan zein behar dituzun: udal-langile batek artatuko zaitu, eta hark jarriko zaitu boluntarioarekin harremanetan. Ordutegia, oraingoz: 8:00-14:00.

Laguntzeko prest bazaude:
Sar zaitez boluntarioen whatsapp taldera (Udalaren sare sozialen bidez sar zaitezke: whatsapp://chat/?code=DXLvvdhbLlSFag61YIONSA): bete galdetegia, zertarako prest zauden eta zure disponibilitatea jakiteko. Hala, laguntza behar duten beste pertsona batekin jarriko zaitugu harremanetan.

Laguntza behar duen inor ezagutzen baduzu, eta mezu hau ez duela jasoko uste baduzu, haren partez dei dezakezu, haren berri emateko. Geldi zaitez etxean, eta ezinbestean atera behar izanez gero, jarri itzazu bertako arduradunek prebentziorako ezarritako irizpideak. 

** Herritarren harrera telefonoz soilik egin ahal izango da aurrerantzean, 9:00etatik 14:00etara.
**Auzo-konposta: udal-brigadak hartuko du egituratzailearen bila joateko eta konposta husteko ardura. Bitarte honetan auzo-konposta beharrean organikoa zintzilikarioan utzi nahiago dutenek, aukera hori baliatu dezakete.

Agurtzane Solaberrieta Mesa
Usurbilgo alkatea