Koronabirusa

129 kide ditu jada martxan den Herritarren Babes Sareak

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 17a, 11:13
Eskularruak bolondresentzako eskuragarri udaletxean. Argazkia: Usurbilgo Udala.

Usurbilgo Udalak herritar bolondresekin batera abian jarritako Herritarren Babes Sarean dira 129 herritar. Bi zerbitzu egin dituzte jada; dei gehienak boluntario gisa lan egin nahi dutenena da. Gogoan izan; 688 634 512 telefono zenbakia duzu laguntza eskatzeko bidea.

Covid19 birusa tarteko, konfinamendu agindua dela eta, laguntza beharrean direnei zuzenduriko Herritarren Babes Sarea martxan da jada Usurbilen. 129 bolondres batu dira sare honetara. Dagoeneko bi laguntza eskaera izan dituzte eta biei zerbitzua eman zaie, Udalak berri eman duenez. 

Herritarren Babes Sareak jasotako dei gehienak halere, bolondres gisa jardun nahi dutenenak dira. Gogoan izan, hainbat segurtasun baldintza bete behar dituzte bolondresek. Zerbitzua eskaintzera doazen bolondresek ez dute hartueman zuzenik izango zerbitzua jasotzen ari den herritarrarekin. Erosketak egin aurretik ezinbestekoa izango da boluntarioek eskularruak janztea. Udaletxea itxita dago bai, baina eskularruak Joxe Martin Sagardia plazako sarreran eskura daitezke. "Bukatuko balira, boluntarioak eskuak garbituko ditu erosketak egin aurretik eta ondoren". 

Bolondresentzako Herritarren Babes Sareak kaleraturiko protokoloa segidan duzue. Erosketak nola egin, zerbitzuaren hartzailearentzako hartuemanak nolakoa izan behar duen...: