Koronabirusa

Euskotren ohiko martxan berriz gaurtik, Lurraldebusek zerbitzu murriztuarekin segiko du

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 17a, 08:41

Atzo oro har, garraio zerbitzuetan izandako murrizketek zenbait lekutan eragindako herritarren pilaketak saihesteko, Euskotrenek indarrean du berriz zerbitzuen %100a. Lurraldebusek atzo abiarazitako murrizketei eutsiko die. Lurraldebusek momentuz, astelehenetik ostiralera indarrean dituen ordutegiak plazaratu ditu. Larunbat eta jai egunetakoen berri ematekoa da egunotan. Informazio gehiago, lurraldebus.eus atarian edo 900 300 340 telefono zenbakian.

GARRAIO ZERBITZUAK MARTXOAREN 16AN
Bus-taxia.
Usurbil erdigunea eta auzoak lotzen dituen udal zerbitzua etenda dago aste hasieratik.

Lurraldebus
Lurraldebusek ere murriztu egin ditu zerbitzuak astelehenetik ostiralerako zerbitzuak, %40-%60 artean. Ospitaleetarako zerbitzuak aldiz %100ean mantenduko ditu. Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.

T2
Aginaga, Usurbil eta ospitaleak lotzen dituen zerbitzuan soilik azken zerbitzua,  Aginagatik 22:37an abiatzen dena ezabatu dute.

T6
Usurbil eta Hernani lotzen dituen T6an murrizketa gehiago. Usurbildik abiatzen diren ondoko zerbitzuak ezabatu dira: 10:15, 11:15, 12:15, 16:15, 17:15. Hernanitik abiaturiko ondoko zerbitzuak ezabatu dira: 10:45, 11:45, 15:45, 16:45. Lasartetik Urbilera, 12:30etan zerbitzua izango da. Lasartetik Zubietara 18:00etan.

UK09
Urola Kostako zerbitzuan nabariko dira murrizketa gehienak. Usurbildik Donostiara orduotan izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera: 7:10, 8:10, 12:15, 13:15, 14:15, 15:15., 17:15, 18:15, 19:15, 21:15. Usurbildik Oriora: 8:15, 9:15, 13:15, 14:15, 15:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15, 22:45.

Euskotren
Tren zerbitzuak erdira murriztu zituen astelehenean Euskotrenek. Gaur ordea, ehuneko ehunean funtzionatzen segitzen dute. Informazio gehiagorako: euskotren.eus / 944 333 333.