Koronabirusa

Kasu positiboen kopuruak ez du goia jo

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 20a, 19:24

Osakidetzaren arabera, 223 dira egun Gipuzkoak dituen kasu positiboak. Atzo 176 ziren, 47 kasu positibo berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan. Usurbilen kasu positibo bat zenbatu du Osakidetzak martxoan 19an kaleraturiko txostenean. 

Covid19-ak erasotutako pertsonen kopuruak gorantz darrai etenik gabe. Goia ez du jo oraindik, Osakidetza duela astebetetik egunero eskaintzen ari den azken datu ofizialen arabera. 

Ostiral honetako (martxoak 20) zenbakien arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 1.465 dira kasu positiboak, 71 hildakoak, 550 ospitaleratuak. 275 kasu positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak azken 24 orduotan. Haietatik 47 Gipuzkoan. 

Gipuzkoan guztira 223 kasu positibo zenbatu dituzte eta 79 ospitaleratu. Aste hasieraz geroztik 5 hildako zituen Gipuzkoak. Azken 24 ordutan hil da seigarren gipuzkoarra. 

Gorantz doa etenik gabe Covid19-ak kutsatutako lagunen kopurua. Atzoko (martxoak 19) datuekin alderatuta, 47 kasu positibo gehoago gaur Gipuzkoan, 25 lagun gehiago ospitaleratuak.

Aste hasieran 26 kasu positibo berri zenbatu zituzten, ostiral honetan 45.

 

Kasu bat Usurbilen

Jada kasik herri gehienetan dago gutxienez koronabirusak erasoturiko herritar bat. Usurbil ere zerrenda luze horretan da, Osakidetza egunero kaleratzen hasi den herriz herrikako datuen arabera. Hemen Osakidetzak martxoaren 19ari dafozkion datuekin kaleratu duen txosten osoa:

http://www.euskadi.eus/koronabirusaren-eboluzaioaren-inguruko-datuen-buletina/web01-a2korona/eu/

 

COVID 19aren ERAGINAREN BILAKAERA EAEn
Iturria: Osakidetza.