Koronabirusa

Martxoko datuen zain, 6 langabetu gehiago otsailean

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 20a, 09:41

Covid19-ak langabetu kopuruan izan dezakeen eragina islatu dezaketen hilabete barruko datuen zain, asteotan otsaileko langabezia datuak plazaratu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

Otsailean Usurbilen, 221 langabetu zenbatu zituzten, urtarrilean baino 6 lagun gehiago. 95 gizonezko eta 126 emakumezko langabetu. Aldiz 185 gizonezkoren kontratuak erregistratu ziren, 149 emakumezkorenak. Guztira, 334 kontratu erregistratu ziren otsailean, gehienak, 305 aldi baterako. Buruntzaldean guztira, 2.924 langabetu zituzten (urtarrilean baino 17 gutxiago), 31.025 Gipuzkoan (urtarrilean baino 58 langabetu gutxiago).

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko otsaila
Usurbil: 221.     Buruntzaldea: 2.924.    Gipuzkoa: 31.025.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 95.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 17.
45 urtetik gora: 66.
 

Emakumezkoak: 126.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 60.
45 urtetik gora: 59. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 38.
Eraikuntza: 19.
Zerbitzuak: 143.
Aurretik lanik gabe: 15. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 640.
Astigarraga: 242.
Hernani: 832.
Lasarte-Oria: 787.
Urnieta: 202.
Usurbil: 221.
Guztira: 2.924. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.025.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 334.
Aldi baterakoak: 305 (177 gizonezko, 128 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 280.
Sexuaren arabera: 185 lan kontratu gizonezkoenak, 149 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 280.
Astigarraga: 376.
Hernani: 718.
Lasarte-Oria: 333.
Urnieta: 275.
Usurbil: 334.
Guztira: 2.316.

Gipuzkoa: 21.326.

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.