BAT. Kutsatuta dagoen pertsonaren erabilera bakarreko materialak, bere zaintzailearenak, eta pazientearen gainerako hondakinak: sartu poltsa batean, eta ondo itxi (1go poltsa).
Pazientearen logelaren barruan egin.
BI. Sartu 1go poltsa, zaintzailearen erabilera bakarreko materialarekin (eskularruak, maskarillak...) beste poltsa batean, eta ondo itxi (2. poltsa). Pazientearen logelaren barruan, ate ondoan.
HIRU. Sartu 2. poltsa errefusaren kuboan (3. poltsa), eta ondo itxi. Deitu Udalera (669 87 40 22). Udala joango da hondakinak jasotzera.
LAU. Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita, 40-60 segundoz.
Gainerako herritarrentzat oharra
Gainerako herritarrek: Eskularruak, maskarillak, mukizapiak... Errefusaren kubora bota. Kalean tokatzen bazaizue, errefusaren edukiontzian bota.
Eta bestelakoan, jarraitu ohi bezala sailka birziklatzen.
Argazkia: www.freepik.es